entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude ->
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA
Berriak

Anestesiak azken lau zuzenekoak emango ditu datozen asteetan

2024-05-02

Azpeitian, Atarrabian, Bilbon eta Gasteizen ariko dira Azken Heriotza Tour kontzertu-biraren baitan. 36 urteren ostean, bandaren behin betiko agurra izango da.

Berriak

Marte Lasarte taldeak single homonimoa kaleratu du

2024-05-02

Laukote bilakatuta (Alex Alonso eta Lore Nekane Billelabeitia batu zaizkie), bandak bigarren aurrerapen kanta zabaldu du. Lehenago, ‘Basamortua’ izenekoa argitaratu zuten, proiektuaren lehena.

Berriak

IMMATERIAL jaialdia dakarte Donostiako Tabakalerak eta Dabadabak

2024-04-29

Maiatzaren 16tik 18ra bitarte, Artea eta Teknologia uztartuko dituzte askotariko diziplinak nahastuz. Aurtengoa laugarren ekitaldia da.

Berriak

'Negu Gorri' du izena JMartina taldearen disko berriak

2024-04-29

Esku Burdin eta Paktua aurrerapen kanten ostean, lan osoa aurkeztu du hirukoak.

Berriak

‘Berau eta Ase’ singlea kaleratu du Haize Arrosak

2024-04-26

Queer komunitatearen harrotasuna haizeratu dute triki eta txalaparta doinuz. Aner Peritzenak dira hitzak eta ahotsa. Iñigo Olazabal eta Argibel Euba aritu dira txalapartan.

Berriak

Bihar (apirilak 23) jarriko dituzte salgai Fermin Muguruzak urte amaieran emango duen zuzenekorako sarrerak

2024-04-22

‘FM Muguruza. 1984–2024’ kontzertua abenduaren 20an izango da, Bilbao Arenan. Kortaturekin egin zuen lehenengo emanaldiaren 40.urteurrena aitzakia gisa hartuta, Muguruzak bere ibilbide musikalaren errepasoa egingo du.

Berriak

Izarok jaso du Euskarazko Disko Onenaren MIN Saria

2024-04-19

Baiuca eta Alba Rechek osaturiko bikoteak hiru sari jaso ditu elektronika eta galizar folklorea uztartzen dituen ‘Diamante’ lanarengatik. Valeria Castro eta Cala Vento ere errekonozitu ditu epaimahaiak.

Berriak

Trapa, tex-mexa eta pop-rock gitarreroa Doctor Deseoren disko berrian

2024-04-18

18. lan luzea aurkeztu berri du talde bizkaitarrak: ‘En El Brillo De Tus Ojitos’. Betiko sena gordetzen duten kantak eta entzulea harrituko duten abestiak nahastu dituzte.

Berriak

‘Popperra Afterra Utopia’ emanaldiak beste hiru geldialdi egingo ditu maiatzean

2024-04-18

Miren Narbaiza musikaria eta Danele Sarriugarte idazlea eskuz esku ari dira musika eta literatura uztartzen dituen ikuskizun honetan.

Atzera Begira

Beran bizi naiz

2024-02-22

... eta merezi du

Atzera Begira

Egan

2024-02-29

Bizitza oholtza gainean

Berriak

Musika Bulegoa Sariak banatuko dituzte maiatzaren 15ean Iruñean

2024-04-11

Aurtengo edizioak Publikoaren Saria dakar berritasun gisa. Musikazale bakoitzak bozka bakarra eman ahal izango du, eta horretarako fasea zabalik egongo da maiatzaren 6ra arte.

Berriak

Musikaren Eguna ospatzeko deialdia zabaldu du Musika Bulegoak

2024-03-15

Ekainaren 17tik 23ra bitarteko egunetan musikaren kontsumoa sustatu eta musika gizartera hurbilduko duten jarduerak diruz lagunduko ditu. Apirilaren 12ra arte bidal daitezke proposamenak.

Erreportajeak

Discharge eta Dis fenomenoa

2023-12-11

DISTORTSIOAREN DISTIRA

Atzera Begira

Koska

2024-02-26

EUSKAL ROCK PROGRESIBOAREN AITZINDARIAK

Atzera Begira

Ordiziarrock XX

2024-02-26

... ETA GURPILARI GERATZEN UZTEKO ASMORIK EZ